Baliabide materialak

Gure eskuak eta zerbait gehiago
Teknikak

Teknologia osasungarria

Eskuzko terapia makinaria eta tresna mekanikoak behar dituzten beste terapia batzuekin uztartzen dugu. Teknika horien bidez, tratamendua optimizatzen dugu, bai eta pertsona bakoitzaren suspertzea ere. Uhin bidezko giharretako estimulazioa, elektrolisia, estimulazio magnetikoa, presoterapia eta diagnostikorako ekografia dira teknika horietako batzuk. Ernio Fisioterapian teknikarik onenak eta merkatuko makineriarik berritzaileena uztartzen ditugu.

Gure tratamenduetan laguntzen gaituzten eta tratamenduak ematea errazten diguten tresnak dira, gure paziente guztiak ezin hobeto suspertzeko.

Ekografia
Tekarterapia
Talka-uhinak
Larruazal zeharreko
elektrolisia
Presoterapia
Elektroterapia
Energia altuko
indukziozko sistema
Zoru pelbikoa
Endomed 484
EPTE® Bipolar System
Bonba diamagnetikoa

Gure taldearentzat arrazoibide klinikoa funtsezkoa denez, giharretako eta eskeletoko ekografia erabiltzen dugu, arrazoibidea jorratzeko tresna baliagarria baita. Fisioterapian, ekografoaren erabilerari esker, azterketa dinamikoa, azkarra, eraginkorra, minik gabea, egin daiteke denbora errealean, eta fisioterapiaren ebaluazioaren eta diagnostikoaren hedapen gisa erabilita. Hala, giharretako eta eskeletoko ehuna modu objektiboan ebalua daiteke, gure tratamendua hobeto programatu eta lesioaren bilakaera aztertu.

Ernio Fisioterapian General Electriceko LOGIQ® S7 R3 XDClear ekografoa dugu. Diseinu dotorea eta arina izateaz gain, teknologia ahaltsuak ditu, eta aldi berean, lan fluxua eta erabiltzailearena hobetzen ditu. El LOGIQ® S7 R3 XDClear ekografoa, energia kontsumoari dagokionez, ultrasoinu bidezko erradiologia ekipo efizienteenetako bat da. Horrek esan nahi du irudi bakoitza eskuratzeko energia gutxiago erabiliko duela, dirua aurreztuz eta ingurumena hobetzen lagunduz.

Diatermia edo hipertermia sakona edo irrati-maiztasuna ere esaten zaio. Transferentzia Elektromagnetiko Kapazitiboa eta Erresistiboa hitzaren gaztelaniazko laburdura (T.E.C.A.R.) eta terapia hitza gehituz lortzen da. Tekarterapia gailuen bi elektrodoei egiten die aipamena: bata erresistiboa da, eta erresistentzia handieneko ehunetan jarduten da, hala nola hezurretan eta giltzaduretan, eta bestea kapazitiboa da, eta muskulu ehunari, larruazalpekoari… eragiten die, eta hala, zelula mintza izan daitekeena estimulatzen du.

Makinak funtzionatzeko, maiztasun handiko eremu magnetikoa sortzen du, eta horrexek eragiten du, funtsean, zelulak aldatzea eta ehunetan emaitzak lortzea, azkarrago sendatzen, mina txikitzen eta jarduerara itzultzen laguntzeko. Efektu termikoek eta ez-termikoek, eskuzko terapiaren gaitasun dinamikoekin uztartuta, gorputza sendatzeko prozesuak pizten dituzte, kaltetutako zelulak berriz orekatzean.

Ernio Fisioterapian Capenergyren CIM 200 modeloa dugu. Modelo horrek 2 irteera-kanal ditu, eskuzko aplikazioak nahiz automatikoak egiteko. Tekarterapiak onura hauek dakartza, besteak beste:

  • Gorputza sendatzeko prozesuak bizkortzen ditu (bioestimulazioa).
  • Odol-fluxua hobetzen du.
  • Oxigenazioa handitzen du.
  • Zelulak birsortzen laguntzen du.
  • Min nozizeptiboa txikitzen du.
  • Ehun miofaszialaren kalitatea hobetzen du.
  • Zelulen erreakzioak eta kolagenoaren sorrera optimizatzen du.

Energia handiko uhin akustikoak dira, zenbait modu teknologikotan sor daitezke, sortzailearen arabera. Egun, oso erabiliak dira muskuluen eta eskeletoaren errehabilitazio-prozesuetan hauek tratatzeko:

  • tendinopatiak
  • kaltzifikazioak
  • kartilagoetako prozesuak
  • hantura
  • minaren arintzea

Fisioterapian, ortopedian eta kirol-medikuntzan ohiko prozedura terapeutikoa da. Ernio Fisioterapian Storz Medicalen DUOLITH® ULTRA SEPIA talka-uhinak ditugu. Zeluletan egiten dute lana, uhinak ekintza-puntu bakarrera bideratuz. Hala, energiaren dispertsio baxua eragiten da, eta ehunetan zer sakontasunetan eta leku zehatzetan aplikatu behar den aukera daiteke, hori guztia ekografoaren laguntzari esker. Ernio Fisioterapiako fisioterapeuta taldeak egindako prestakuntzari esker, talka-uhinak egoki aplika ditzakegu.

Larruazaleko elektrolisian, korronte zuzen galvaniko bat aplikatzen da orratz bidez eta kontrol ekografikoarekin, eta horrek erreakzio elektrokimiko bat sortzen du xede den eremuan. Elektrolisiaren helburu nagusia zera da, endekatutako ehunean estimulu bat sorraraztea, ehun hori oneratzen saiatzeko.

Aspalditik dakigu ur gazizko soluzio batean korronte zuzena aplikatzeak erreakzio kimiko bat sortzen duela.Korronte zuzenaren eraginez, sodio kloruroa (NaCl) eta ura (H2O) deskonposatu eta osatzaile dituzten elementu kimikotan banatuta gelditzen dira eta elementu horiek haien artean berriro elkartu eta substantzia erabat berriak sortzen dituzte.Prozesu horri elektrolisia esaten zaio.Korronte elektrikoaren eraginaz gain, teknika hori orratz baten bidez aplikatzean, mekanotransdukzioa izeneko beste efektu bat sortzen da, prozesu bat da, eta horren bidez, gorputzak zelula mailako erantzun bihurtzen ditu estimulu mekanikoak (erantzun kimiko hori ehuna birsortzeko estimulazioa egiten saiatzen da).

Zer onura eskaintzen ditu beste tratamenduekin alderatuta?

Lesioa dagoen lekuan egiten den tratamendu lokala da.Ekografiaren laguntzarekin, asaldua eta/edo endekapena duen ehunean zuzenean aplikatzen da.Ehuna onbideratzea lortzen du, elektrolisia gai da desegituratuta dagoen ehun kolagenoa ugaritzeko prozesu berria abian  jarrarazteko.Ehun bigunaren egiturako eta jokabide mekanobiologikoaren aldaketak berehalakoak eta denbora errealekoak dira.

Zer jarraibide bete behar da?

Teknika honen bidez, sistema neuromuskuloeskeletikoko lesio ugari tratatzen dira; adibidez, hauek:

  • Tendinopatiak (belaunezurreko eta Akilesen tendoiko tendinitisa-tendinosisa, iskiotibialak, pubalgiak, epikondilitisa, supraespinosoa-errotatzaileen zorroa).
  • Oin-zolako fasziitisa.
  • Gihar-haustura akutuak eta kronikoak (fibrosia).
  • Kako puntu miofaszialak.
  • Tibiako periostitisa.
  • Karpoko kanalaren sindromea, tarsoa.
  • Orkatileko-aldakako impingement

 

Nola aplikatzen da?

Aplikazio lokala eta segurua egiten da, zuzenean lesioaren eremuan eta ekografiari esker, arriskurik gabe.Gainera, teknika pertsonalizatua da, paziente bakoitzari egokitzen baitiogu (tratamenduaren iraupena eta intentsitatea).Elektrolisian eta ekografian aditu diren fisioterapeutek aplikatu behar dute beti. Horrela egiten dugu hemen.

NormaTec sistemak aire konprimatua erabiltzen du masajeak emateko, bai eta fluxuen zirkulazioa pizteko eta suspertzea bizkortzeko ere, patentatutako pultsu-programa baten bidez. Martxan jarri ondoren, lehenik eta behin, puzte-ziklo bat egiten du, konektatutako arropak gorputzaren formara egokitzeko, eta ondoren, konpresio-saio biziago bat. Zorroaren eremu bakoitzak lehenik konpresio pultsatua eragiten du eta gelditu egiten da. Segida hori zorroaren eremu bakoitzarekin errepikatzen da, konpresio-programa gorputz-adarretik igotzen doan heinean.

Elektroterapia organismoan elektrizitatea (zenbait modutan) aplikatzean datza, organismoan erreakzio biologikoak eta fisiologikoak eragiteko edozein asaldura edo disfuntzio dagoenean, eskuzko terapiaren osagarri gisa.

Fisioterapeutok elektrizitatea erabiltzen dugu zenbait ondorio biologiko eta terapeutiko lortzeko, paziente bakoitzaren banakakok diagnostikoaren arabera. Chanoogaren xxx modeloa dugu zentroan. Leku batetik bestera eramateko erosoa da, eta zenbait korronte elektriko ditu:

  • Hanturaren aurka erabiltzeko
  • Analgesiko gisa
  • Muskuluak indartzeko
  • Zaurien sendatzea pizteko

Duela gutxi, emField Pro estimulazio magnetiko induktiboa erabiltzen hasi gara Ernio Fisioterapian. Abangoardiako teknologia horrek aplikazio ugari ditu mina tratatzeko eta muskuluen eta eskeletoaren suspertze-prozesuak pizteko.

Zimmer fabrikatzaile alemanak garatutako teknologia da emFieldPro ekipoa, energia handiko terapia induktiboa aplikatzeko (High Energy Inductive Therapy, ingelesez). Terapiaren helburua kaltetutako zelulak “birkargatzea” da, eremu elektromagnetikoen estimulazioaren bidez. Horri esker, zelula-funtzioa optimizatzen da.

Eremu elektromagnetikoek zelulak, ehunak, organoak eta hezurrak zeharka ditzakete, ehunen elektrokimika piztu eta zelula-mintzen funtzioa hobetu. emField Pro ekipoak 3 Teslako eremu magnetikoa sortzen du, iman barra arrunt batena baino 600 aldiz handiagoa. Eremu magnetiko indartsu horrek nerbio-zelulak, muskuluak eta odol hodiak estimulatzen ditu. Ekipo horri esker, aplikazio konbinatua egin daiteke: kako-puntu bakoitzean eta min-puntu nagusietan aplikazio estatikoa, aplikatzaile luze baten bidez; eta dinamikoa pazienteak mina duen beste eremu batzuetan, azala ukitzea behar ez duen aplikatzaile ertain baten bidez.

Energia handiko terapia induktiborako enField Pro ekipoa oso eraginkorra da mina tratatzeko, baina baita muskuluen eta odolaren zirkulazioa hobetzeko, eta muskuluen eta eskeletoaren birsortze-prozesuak pizteko ere. Hainbat aplikaziotarako gomendatuta dago, besteak beste, zerbikaletako mina, sorbalda blokeatua, karpoko kanalaren sindromea, prozesu neurologikoak, artritis erreumatoidea, pelbiseko mina, ziatika, bizkarreko mina, errotulako tendinopatia eta hausturen sendatzea. Horrez gainera, neuromodulazioko tratamenduetarako aukera handiak eskaintzen ditu, oso modu hautakorrean eta sakontasun handiz lan egiteko gauza baita.

Arazoak dituzu zoru pelbikoan?
Gure pazienteentzat tratamendurik onenak bilatzen ditugu, eta gainera, ahalik eta erosoenak izan daitezen saiatzen gara; horregatik, Emfielderako zoru pelbikoa lantzeko aulki berria erabiltzen hasi gara.

Inkontinentzia eta zoru pelbikoaren disfuntzioak tratatzeko zoru pelbikorako aulkia espresuki Zimmerren EMFieldPro ekipo elektromagnetikoarekin konbinatuta erabiltzeko dago diseinatuta. Besaulki honek barnean Em FieldPro ekipoaren aplikagailu handiaren tamaina berbera duen zulo bat du. Zuloa posizio egokian jarrita, pazienteak tratamendua jasotzeko haren gainean eseri besterik ez du egin behar.

Aplikatzailea guztiz ezkutuan geldituko da aulkian. Era berean, aulkia kalitatezko materialez estalita egoteak erlaxazio-sentsazioa handitzen du tratamendua jasotzean. Aulkiaren altuera ere erregulagarria denez, paziente bakoitzaren altuera eta erosotasunera egokitzen da. Aulkiko tratamenduak beti arroparekin gauzatzen dira (pazienteak arropa erantzi gabe).

Etengabeko berrikuntza lortu nahian Ernio Fisiterapiaren klinikan ENDOMED 484 txertatu dugu, errendimendu altuko elektroestimulatzaile bat, era askotako tratamenduei erantzuteko helburuz:

  • TENS tratamenduak (nerbio-estimulazio elektriko transkutaneoa), mina kentzeko.
  • NMES tratamenduak (estimulazio elektriko neuromuskularra), giharrak estimulatzeko eta berrezteko.
  • PENS tratamenduak(nerbio-estimulazio elektriko perkutaneoa), neuromodulazio transkutaneoa zein perkutaneoa egiteko.

Banaka, binaka edo hainbat programarekin batera erabil daitezkeen 4 kanal ditu.

Horrenbestez, ENDOMED 484 gailuak konponbidea ematen die min eta disfuntzio neuromuskulueskeletikoei, eta funtzioa hobetzeaz gain, diagnostiko moduan ere balio du, ehunak elektroterapia aplikatuari ematen dion erantzuna neurtzeko aukera ematen baitu.

Endomed 484 gailuaren ezaugarriak:

  • Datuetan oinarritutako 12 protokolo (6 TENS, 4 NMES eta 2 PENS), eta lokalizazio anatomikoak eta tratamenduen jarraibideak bistaratzen ditu.
  • 4 kanal, guztiz independenteak, aldi berean 8 orratz/elektrodo bidezko estimulazioa egin dezaketenak.

Teknika inbaditzaileak egiteko ekipoa, 3 kanal independente eta sistema muskulueskeletikoko patologiak tratatzeko 5 erabilera modu dituena. Horretarako, orratz bidezko Mono/Bipolar aplikazio perkutaneoa (gainazaleko kontaktu-elektrodoa deuseztatzen du, kaltetutako zonaldeko korrontea fokalizatuz eta tratamendurako behar den karga elektrikoa gutxituz), edo hainbat korrontetako aplikazio transkutaneoaz baliatzen da:

  • Elektrolisia: Galvanikoa (100µ-tik 10mA-ra bitarte)
  • Elektrolisia: Galvanikoa (100µ-tik 10mA-ra bitarte) + Mikrokorronteak
  • Elektroestimulazioa, Pointer edo A, B eta C (neuromodulazioa)
  • MultiPulsos sistema bidezko elektroestimulazioa (SMP)
  • Garezurrean zeharreko korronte zuzena (tDCS)

Ekipo berri honekin, kontsultan egiten ditugun tratamenduen aukerak zabalduko ditugu.

Korronte-iturri moduan diseinatutako lehen gailua da, eta horri esker, EPTE® Bipolar System ekipoak egiazko erresistentzia elektrikoa neurtzeko aukera ematen du. Neurketa horrekin, era berean, aukeratutako tratamenduaren karga optimoa izatea bermatzen da (kaltetutako ehunari dagokion intentsitatea erabiltzea).

Hiru kanal independente.

Teknika inbaditzaileetan erabilitako korronte guztiekin egiten du lan. Horretarako, aldi berean eta aplikazio perkutaneoaren eta transkutaneoaren bidez funtziona dezaketen hiru kanal independente erabiltzen ditu

Zer da bonba diamagnetikoa?
CTU MEGA-20 bonba diamagnetikoa intentsitate altuko magnetoterapiaren efektua eta irrati-maiztasuna batuz «efektu diamagnetikoa» eragiten duen ekipo bat da.

Terapia hau aplikatzeak zelula-ekintzaren mekanismo espezifiko batzuk aktibatzen ditu, eta erantzun fisiologiko positiboak eragiten ditu patologia muskulueskeletikoetan eta nerbio-patologietan.

Aplikazioak:

  • Patologia muskulueskeletikoak.
  • Nerbioen alterazioak eta gaixotasunak.
  • Mina kontrolatzea.
  • Edema linfatikoak, patologia inflamatorioak (artritisa, artrosisa).
  • Larruazaleko lesioak (ultzerak, orbainak).
  • Estetika.