eues
eues

Fisioterapia

Prebentzioa, tratamendua, bizkortzea
Osasuna

Zure gorputza zaintzen dugu

Gure gorputza makina ikaragarria, zoragarria eta konplexua da. Gure helburua ondo zaintzea da, eta mugimenduaren bidez, bere funtzionalitate guztiei ahalik eta egoera hoberenean eustea. Lesioak eta gaitzak tratatzen ditugu, baina, era berean, prebentzioan eta heziketan aktiboki lan egiten dugu, gorputzari egoera onean eusteko bizimodu osasungarrirako.

Fisioterapia zientzia bat da, eta gaixotasunak sendatzeko, prebenitzeko eta tratatzeko eragile fisikoak eta naturalak erabiltzen ditu.

Zenbait arlo bereiz ditzakegu fisioterapian:

Traumatologikoa
Kirol fisioterapia
Inbaditzailea
Pediatrikoa
Ginekologikoa
Neurologikoa

Fisioterapia mota horren espezialitatea da kolpeek, erorketek, jarrerek, istripuek (lanekoek, zirkulaziokoek…) eragindako muskuluetako eta eskeletoko lesioen ebaluazio, diagnostiko eta tratamendu zehatza ematea, kirurgia ondoren suspertzea…

Kirol profesionala nahiz amateurra egiten duen edo osasuntsu egotea besterik nahi ez duen oro tratatzen du, lesioren bat edo traumatismoren bat izan badu, nahiz eta ariketa fisikoan izan ez.

Era berean, prebentzioa ere jorratzen du, kirol praktikaren ondoriozko lesio arriskuak arintzeko, RTP (return to play, jarduerara itzultzea) eraginkorra lortuz.

Fisioterafia inbaditzaileak ehunaren disfuntzioak edo asaldurak tratatzen ditu, larruazalean zeharreko teknika multzo baten bidez (azalean barrena aplikatzen dira).

Fisioterapia inbasiboaren teknikak dira, besteak beste, ziztada lehorra, larruazal zeharreko elektrolisia eta neuromodulazio berritzailea.

Haurtxoen eta haurren disfuntzioak edo lesioak, jaiotzetikoak nahiz hartutakoak, tratatzen dituen fisioterapia mota da.

Haurrek hobeto sentitzeko kolikoak, eta istripuek, kirolak, hazkuntzak eragindako giharretako eta eskeletoko arazoak tratatuko ditugu, besteak beste.

Fisioterapia obstetrikoaren edo ginekologikoaren bidez, emakumearen zoru pelbikoko disfuntzioak ebaluatu eta tratatu daitezke haurdunaldian eta/edo erditze ondoan eta menopausian, bai eta gizonarenak ere, prostatako kirurgiaren ondoren.

Arazo ohikoenak dira, esaterako, gernu ihesa eta/edo uzki esfinterreko ihesa, hesteetako prolapsoa, perineoko mina, idorreria eta sexu disfuntzioak.

Nerbio sistemako gaixotasun baten edo lesio baten ondorioz mugimendu, jarrera eta/edo oreka arazoak dituzten pertsonak ebaluatzen eta tratatzen espezializatutakoa da.

Lesio horiek jaiotzetikoak (garun paralisia, esklerosi anizkoitza, AEA, arantza bifidoa…) edo hartutakoak (buruko isuria, istripuak…) izan daitezke.