eues
eues

Bizkarrezurra eta jarreraren berreziketa

Terapia aktiboa
Osasuna

Sendatzeko eta prebenitzeko ariketa

Gure bizkarrezurrak egunero mugimendu, jarrera eta ariketa errepikakorrak egiten ditu, eta horregatik, osasuntsu eutsi behar diogu. Ernio Fisioterapian bizkarrak izan ditzakeen gaitzak eta lesioak zehaztasunez ebaluatu eta tratatzen dugu, gure metodologia propioa garatuz. Gure fisioterapeutek ebaluazioa egin ondoko hipotesi hori egiaztatzera bideratuko da tratamendua, teknologia modernoz lagundutako eskuzko terapiaren bidez nahiz gure aliatu nagusiaren, ariketa terapeutikoaren, bidez. 

Gure kontsultan, pertsonen analisi estatikoa egiten dugu lehenik, eta dinamikoa ondoren, zer mugimendu-sentikortasun duen jakiteko, hau da mugimendu batzuk egiteko zer erraztasun dituen eta beste batzuk egiteko zer zailtasun dituen jakiteko. Horri esker, tratamendua hobeto bideratu eta indibidualizatuko dugu, eta ariketak pertsona bakoitzarentzat berariazkoak izango dira.